Banner
Berdintasunerako Foroa: Foro Naro 2009 PDF Print E-mail

Naro 2009
Urtero egiten den topaketa da, eta erakunde, kolektibo eta elkarteak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten ari diren lana batu, erakutsi eta sendotzea du helburu.

Berdintasunerako guneak eskaintzen duen denbora-tartean, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ekimenen berri emateko aukera izango dute erakunde publiko eta pribatuek.

Berdintasunerako Gunea 2004tik 2008ra bitartean egin da (www.foro-emakunde.com). Bost urteko esperientziaren ondoren, aurreko saioetan parte hartu duten erakundeen iradokizunak kontuan hartuta, foroak aldaketa handiak izango ditu 2009. ekitaldian, betiere, egindako lana egungo errealitatera egokitzea gogoan izanda.

2009ko BERDINTASUNERAKO GUNEA ekainaren 4tik 21era bitartean egingo da.
Foro para la Igualdad 2009

EKAINAK 4 eta 5
16:30 - 20:30
Aizpurunea Kultur Etxea (Urretxu)

“Dos caras de una moneda: Escuelade empoderamiento y agentes deprevención de la Violencia”

Tailerra: genero-indarkeriaren aurkako borrokan"ahalduntze" eta "prebentzio" kontzeptuen osagarritasuna, ariketa praktikoak. Gaur egungo gizartean emakumeen zailtasun pertsonal eta kolektiboak zehaztu, eta gaitasunen garapena aurre egiteko.

Hizlariak: Neus Albertos  Pilar Legarra Cortajarena, Nilda S. Gorvein Rubinstein

EKAINAK 18
16:00 - 20:00
Zelai Arizti Kultur Etxea (Zumarraga)

“Politika eragina sortuz emakume etorkinen testuinguruan”

Tailerra: gure gizartean emakume etorkinen zapalketa eta desabantaila egoerak. Emakume etorkinen "Ahalduntzea": beraien eskubideak erabiltzera ahaldundu, bideratu eta baimendu, beraien ahalerak onartuz.

 Helburuak: herritar etorkin eta ez etorkinen artean politika eta parte hartze kultura bultzatu, Urolan bizi diren etorkinen eskubideak ezagutu, beraien gizarteratzea hobetu.

Hizlaria: Patricia Ponce

Ikusi Programa Foro Naro 2009

Ikusi Kartela Foro Naro 2009

 

Agenda

<<  May 2013  >>
 MO  TU  WE  TH  FR  SA  SU 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Banner